Dbizi da Donostiako Udalaren bizikletak alokatzeko sistema, eta donostiarrei garraiobide alternatibo bat ematea du helburu, ingurumena zaintzen laguntzeko. Bizikleta mekaniko eta elektrikoekin ematen den zerbitzua da, eta bizikleta horiekin mugikortasun praktiko, seguru eta jasangarria ahalbidetzen du.
Ez da bizikletak turismorako edo aisialdirako alokatzeko sistema publiko bat. Garraiobide bat da, eta hiriko ohiko garraio publikoaren osagarri ezin hobea. Donostian egunero egiten diren ibilbide txikiak egiteko erabiltzea da bere helburua. Ibilbide turistiko bat edo iraupen luzeko irteera bat egiteko bizikleta bat alokatu nahi baduzu, Donostiako Udalaren web orria bisitatzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, bizikletak alokatzeko erakundeak kontsulta ditzakezu.
Sistemako bizikletak Donostiako udal mugartean baino ezingo dira erabili, eta sistemaren geltokietan jaso eta itzuli beharko dira.
Dbizi sistema berriarekin zerikusia duten gorabeheretarako, 943 060 888 telefonora deitu dezakezu, 3. luzapena.
Telegram aplikazioa deskargatu eta konfiguratu dezakezu, halaber, Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, astelehenetik ostiralera, lanegunetan, 08:00etatik 16:00etara.
Gaur egun, honako hauek osatzen dute sistema:
Zerbitzua 16 urtetik gorakoentzat dago baimenduta. 16 edo 17 urteko pertsonek legezko tutorearen baimena aurkeztu/erantsi behar dute, alta emateko ezinbesteko baldintza baita.
PBSC-ko app-aren bidez. Hautatu 'bizikleta bat lortu' aukera mapa nagusiaren barruan, eskaneatu QR kodea, eta itxaron argi horia berde jarri arte zure bizikleta hartu ahal izateko
3 minutu dituzu bizikletaren egoera egiaztatzeko, eta egoera onean ez dagoela uste baduzu, itzuli dezakezu, eta beste bat hartu, 10 minutu itxaron beharrik gabe.
Ez, erabiltzaileak bizikleta zaintzeko ardura izango du, bizikleta bere esku dagoen bitartean.
Bizikleta erabili ondoren, zoazen lekutik gertuen duzun geltokian utzi beharko duzu; ez duzu inoiz kalean utzi behar.
Hurbildu bizikleta libre dagoen ainguraleku batera (argi gorririk gabe), geltokiak bizikleta detektatu arte bultzatu (argi horia), eta itxaron ainguraketa baieztatu arte (argi berdea).
Itzuli ondoren, bizikletaren ainguraketa egiaztatu beharko duzu appean begiratuta.
Bizikleta bat utzi nahi baduzu eta geltokia beteta badago, eskatu 10 minutu gehiago appean, kosturik gabe, zugandik hurbilen dagoen eta leku libreak dituen geltoki batera iritsi ahal izateko.
Dbizik bizikletak banatzeko zerbitzu bat dauka, eskaintza eta eskaria doitzen saiatzen diren azterlan batzuen arabera bizikletak geltokien artean banatzeko. Hala ere, Dbizi zerbitzu mugatua eta partekatua da, eta, horregatik, baliteke zenbait ordutan eta zenbait tokitan bizikletarik ez aurkitzea.
Geltokian bizikletak daudela ikusten baduzu, baina sistemak ez badizu bizikletarik ematen, horrek esan nahi du matxuratuta dauden bizikletak direla eta mantentze zerbitzuak konpondu zain daudela.
Gehienez 2 orduz erabil dezakezu. Bizikleta erabiltzen den lehenengo ordua, 30 minutuko tarteetan zatituta dago; bigarren ordua, berriz, zati bakarra da. Dbizi sisteman, bizikleta mekanikoz zein elektrikoz egiten den ibilbide bakoitzeko ordaintzen da. Hemen kontsulta dezakezu ordu tarte bakoitzaren kostua.
Ezin da beste bizikletarik erabili aurrekoa itzuli denetik 10 minutu igaro arte.
Abonatu gisa, bizikleta geltoki batean hartzen duzun unetik beste geltoki batean edo bertan behar bezala ainguratuta uzten duzun arte izango zara bizikletaren arduraduna.
Bizikleta hurbilen duzun geltokira eraman, ainguratuta utzi, eta matxura jakinarazi, matxura botoia sakatuz. Inola ere ezin izango da bizikleta utzi geltoki batean ainguratu gabe.
Geltoki batetik urrun egonez gero, urgentzietarako 943 060 888 telefonora deitu beharko duzu, eta itxaron sistemaren mantentze lanen eta birbanaketaren zerbitzua iritsi arte.
Sakatu matxuratutako bizikleta blokeatzeko botoia.
Bi abonu mota daude: abonu arrunta (12 hilabeteko iraupena) eta noizbehinkako abonua (30 eguneko iraupena).
Soilik banku txartel baten bidez ordain daiteke, eta banku txartel hori sisteman sartu beharko da (web orriaren edo apparen bidez).
Bizikleten erabilerari lotutako kostua zure kontuan erregistratutako banku txartelean kobratuko da. Noizbehinkako abonua izanez gero, erabileren kostua egunero kobratuko da, metatuta (sistema 24: 00etan itxi ondoren); abonu arrunta baldin baduzu, berriz, hilabete bakoitzeko 1ean kobratuko zaizu (kobrantza data alda daiteke, eta kobrantzak maizago egin daitezke hilean).
Beste hiri batzuetako esperientzia ikusita, egiaztatu da gomendagarria dela lehen 30 minutuko tarte kobratzea. Horrela, bizikletak alokatzeko sistemak herritar askok oinez egiten dituzten mugimendu laburrak jasotzea saihesten da; izan ere, Udalaren helburua da kutsagarriagoak diren beste garraiobide batzuetan egiten diren bidaiak murriztea.
Bizikletak alokatzeko sistema garraio publikoko sistema bat da, eta helburu honekin erabili behar da: bizikletaz joatea geltokiak kokatu direneko hainbat lekuren artean. Gure ustez, 30 minutu nahikoak dira urrutien dauden puntuen artean mugitzeko. Bestalde, sistemak gaitasun handiagoa izan dezan eta mugikortasun kuota handiagoari erantzu ahal izan diezaion, ezinbestekoa da bizikletak errotazio handikoak izatea, hau da, joan-etorriak egiteko behar den denbora zehatza erabiltzea, erabiltzaile gehiagok erabili ahal dezan eta joan-etorri gehiago egin ahal izateko. Horregatik, erabilera luzeenak eta, batez ere, ordubete baino gehiago erabiltzea eskatzen dutenak gehiago ordaindu behar dira.
Ez da beharrezkoa, bizikleta elektrikoak erabil ditzakezu eskuragarri dauden tarifetako edozeinekin. Geltokian bizikleta elektriko (berde) bat aurkitu, eta geltoki horretara hurbilduta bizikleta desbloketatu baino ez duzu egin behar. Bueltatzeko, libre edozein ainguralekutatan egin dezakezu. Kontuan izan bizikleta elektrikoak erabiltzeagatik ordaindu beharreko tarifak eta bizikleta mekanikoak erabiltzeagatik ordaindu beharrekoak ez direla berdinak. Hemen kontsulta ditzakezu tarifak.
Webgunean izena emateko inprimakiaren bidez ordaindu ahal izango duzu. Taldeko abonua bada, web bidez egitea gomendatzen da.
Dbiziko Erabiltzailearen Arretarako Bulegoan (Zorroaga pasealekua 23-25) bezeroari arreta emateko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:00etatik 16:00etara.
Edonola ere, sistemarako sarbidea Dbiziren aplikazio mugikorraren bidez bakarrik izango da.
Erregistratzeko erabili duzun banku txartela iraungitzen bada, edo txartela aldatu baduzu edo beste txartel bat erregistratu nahi baduzu, zure kontuan sartu beharko zara, eta bankuko datuak eguneratu. Gogoratu, ez utzi zure kontuan indarrean ez dagoen txartel bat, kobratu ezin izanagatik zehapenik ez izateko.
Adingabea bazara eta jada 16 urte bete badituzu, Dbiziren sareko kide izan zaitezke. Horretarako, dagokion formularioa deskargatu beharko duzu, eta zure aitarekin/amarekin edo legezko tutorearekin batera bete, beraiek emango dizkizute-eta bizikletak erabiltzeko baimena eta banku txartela, beraien erantzukizunpean, eskaria izenpetuta. Bidali formularioak eta eskatutako dokumentuak posta elektroniko honetara: administracion@dbizi.eus. Gure operadoreak zure aitarekin edo amarekin edo legezko tutorearekin harremanetan jarriko dira, aurkeztutako dokumentazio guztia zuzena dela egiaztatzeko, eta sisteman alta emango dizute.
Familia ugaria bazarete eta familia ugarientzako deskontuez baliatu nahi baduzue, dagokion inprimakia deskargatu behar duzue. Inprimaki hori bete eta sinatu ondoren, eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera honako helbide honetara bidali beharko duzue: administracion@dbizi.eus. Gure operadoreak DBizi kontuaren titularrarekin harremanetan jarriko dira, aurkeztutako dokumentazio guztia zuzena dela egiaztatzeko, eta kode bat bidaliko dizuete, web atarian titulua dagokion deskontuarekin eskuratu dezazuen.
Bai. Familia ugariek deskontu bereziak dituzte eskura. 5 kide baino gehiago izanez gero, informazio guztia bidali behar da helbide honetara: administracion@dbizi.eus. Alta eskuz egingo dute Dbizi langileek zuzenean.
Enpresa batek 5 kidetik gorako taldeko abonu bakarrean egin dezake bere abonua. Horretarako, dagokion inprimakia deskargatu, bete, sinatu eta eskatutako gainerako dokumentazioarekin batera bidali beharko duzu posta elektronikoko helbide honetara: administracion@dbizi.eus. Gure operadoreak DBizi kontuaren titularrarekin harremanetan jarriko dira, aurkeztutako dokumentazio guztia zuzena dela egiaztatzeko, eta enpresari sisteman alta emango diote.
Harpidetza egin eta taldeko bonu kide guztiak gehitu ondoren, kide bakoitzak PBSC aplikazioa deskargatu behar du bere telefonoan, eta izena emateko orduan emandako posta elektronikoa eta pasahitzarekin saioa hasi behar du.
Erabiltzaileek baja hartuko dute automatikoki, azken aldiz kargatu eta urtebeteko epean. Saldoa ez dago aktibo 12 hilabete gehiagoz. Denbora hori igarotakoan, saldoa jaitsi egin da.
Beste une batean borondatez baja emateko, eskaera administracion@dbizi.eus helbidera bidali beharko duzu, datu pertsonalak eta bajaren arrazoia adierazita.
Sisteman norberaren borondatez baja emateak ez du alta emateko, zerbitzuan egoteko eta zerbitzuak jasotzeko ordaindutakoa berreskuratzeko eskubiderik ematen.
Zure bonu Arrunta iraungi baino lehen mezu elektroniko bat jasoko duzu, zure abonua automatikoki berrituko dela.
Zure Noizean behingo bonua iraungi baino lehen mezu elektroniko bat jasoko duzu, horren berri emanez eta bonua zerbizuaren appean edo webgunean berritzera gonbidatuz.